Labarrak eta itsaslabarrak

Jaizkibel kostaldeko itsaslabarra.

Labarra lurrazalean dagoen malda handiko eremua da. Kostaldeko lerroan sortzen direnean, itsaslabar deitzen zaie, eta itsasoak kostaldean eragiten duen abrasioaren ondorioz (itsaslabarretik grabitatez eroritako higakinek itsasoaren indarrez itsaslabarraren aurka jotzean eraginda) sortzen dira gehienbat, nahiz eta bestelako prozesuen bitartez ere sor daitezkeen, sumendien erupzioez esaterako; egindako estimazioen arabera munduko osoko kostaldeen %80a itsaslabarrez osaturik dago.

Lur barnealdean ere aurkitzen dira labarrak, mendi magaletan, orogenesis prozesuek eraginda, eta baita arroila eta bailara estuetan ere, erliebe tabular batean ibai batek eragiten duen higadura hidrikoaren ondorioz.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, cliff, sea cliff, coastal cliff; gaztelaniaz, acantilado, acantilado marino, acantilado costero.

Erreferentziak