Amortiguazio-guneak

Amortiguazio-guneak edo amortiguazio-eremuak babes bereziko gune baten inguruan ezartzen diren erabilera bereziko guneak dira, inguru zabalgo batean gerta daitezkeen ondorio kaltegarriak, hala nola kutsadura, gehiegizko urbanizazioa, ...., babes bereziko gunera amortiguatuta edo arinduta hel daitezen. Hiri Antolamenduko Plan Orokorretan erabili ohi den terminoa da.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, zonas de amortiguación, zonas de amortiguamiento.