Amortizazio ekonomikoa

Amortizazio teknikoa edo amortizazio ekonomikoa denboran zehar ibilgetuak izaten duen balio-galera kontabilitatean jasotzea da. Izan ere, ibilgetua ekoizpen-prozesuan erabiltzeagatik edo besterik gabe denbora pasatzeagatik narriadura eta ondorioz balio-galera du, enpresak amortizazio gisa kontabilizatu behar duena. Amortizazio teknikoa autofinantzazio  edo finantzazio iturri propiotzat hartzen da, enpresak bere baliabideak atxikitzen dituelako balio-galera hori jasotzeko.

Adibide gisa, enpresak 4000 euroko makina bat erosten duenean, 4000 euroko ibilgetua jasotzen du aktiboan, baina 4 urteren buruan makina hori baliagarria ez dela izango irizten bada, 4 urte horien buruan aktiboak ez egiazko baliorik izango; balio-galera 4 urtetan zehar gertatu denez, urtero gastu hori jasotzea litzateke egokiena, urtero 1000 euroko amortizazioa eginez esaterako.

Aktibo baten balioa, hari egindako amortizazio metatua kenduta, aktibo horren kontabilitate-balio garbia da.