Amortizazio zuzena eta zeharkakoa

Amortizazio zuzena eta amortizazio zeharkakoa ibilgetuko aktiboen amortizazioa kontabilizatzeko bi metodo desberdin dira.

Zuzeneko amortizazioaren metodoaren arabera, amortizazioa gastu bezala kontabilizatzen da, baina ibilteguko aktiboaren balioa zuzenean gutxituz. Zeharkako metodoaren arabera berriz, amortizazioaren gastua ekitaldi batzuetan zehar jasotako amortizazio metatuko kontu batera eramaten da, zeinak balantzean aktiboaren balioa gutxituko duen.