Anakronismoak

Artean eta literaturan bereziki, anakronismoa (Erdi Aroko grezierako anachronismos hitzetik,
“berandu denboran”) objektu, ideia edo mezu bat dagokion garaitik kanpo agertzea da, garai jakin bati dagokion zerbait beste garai batera aldatzea. Bi motako anakronismoak bereizten dira:

  • parakronismoa, dena delakoa existitzen bada ere, zaharkitutzat hartzen denean agertzen den testuinguruan; adibidez, XXI. mendean logaritmoak kalkulatzeko taulak erabiltzea, jakinik egun logaritmoak kalkulagailuz kalkulatzen direla;
  • prokronismoak, azaltzen den garaian dena delakoa existitzen ez denean; adibidez, Erdi Aroan girotutako artelan batean automobil bat txertatzen denean.

Anakronismoak nahita egindakoak, ikuslearen edo entzulearen arreta erakarri edo harridura sortzeko, zein errore historiografiko baten kausaz gerta daitezke.

112 hitz
Kategoriak