Analisi diskriminatzailea

Banako elementuak multzo jakinetan bildurik eta haiei buruzko aldagai azaltzaile batzuk jasota, analisi diskriminatzaile mota teknika estatistikoen helburua banako elementu batek zein multzotan izango den aurresatea (diskriminatzea) da, aldagai azaltzaileari buruzko balioak jakinik. Adibidez, iraganean bezeroei buruz jasotako errenta, adina eta beste aldagaietan oinarrituta, eskatutako mailegua osorik itzuli zuen ere jakinik, analisi diskriminatzailearen bitartez bezero batek mailegua itzuliko duen duen ala ez aurresaten da; baita ere, gaixo baten adina eta osasun parametroak jakinik, gaixoa sendatuko den ala ez aurresateko erabil daiteke, iraganeko gaixoen datuetan oinarrituta.