Analisi ekonomiko-finantzarioa

Analisi ekonomiko-finantzarioa enpresako kontabilitate-informazioan oinarrituta egiten diren azterketen multzoa da, enpresaren egoera ekonomikoa (errentagarritasuna edo mozkinak lortzeko ahalmena) zein finantza-oreka (enpresaren inbertsioak eta finantzazioak nola egokitzen diren, zor-obligazioak betetzeko ahalmena) jakiteko.  Azter daiteke era estatikoan, une jakin bateko egoera zein den jakiteko; zein era dinamikoan, azken urteetako egoera ekonomiko eta finantzarioekin alderatuz, behar den kasuetan neurri zuzentzaileak hartu eta hurrengo urteetarako plangintza aurrerako eramateko erabakiak hartzeko asmoz.

Ikasliburu osoa hemen, PDF formatoan.