Anarkia agintaritza zentralik gabeko gizartea da. Adiera arruntean, anarkia kaosarekin eta anabasarekin lotu izan da, anarkian oinarritutako gizarteak posible ez direlakoan, agintaritzarik gabeko gobernua bideragarria ez delakoan. Ideia horren aurka, anarkismoaren filosofia politikoa dago, agintaritza oro gizakiaren askatasunaren aurkakoa dela eta autonomiatik eta deszentralizaziotik gizakien arteko ordena sor daitekeela aldeztuz. Anarkian aurkako argudioetan, agintaritzarik gabe gizakien arteko gatazka etengabea eta neurrigabea izango dela argudiatuz, gizakiaren berezko izaera berekoiagatik.
Loturiko artikuluak
AskatasunaMendebaldeko ikuspuntu indibidualista eta liberalaren arabera, askatasuna edo libertatea pertsona bat zerbaitetan aukera izan, helburuak erabaki eta horretarako jokabidea aurrera eramateko ahalmena izatea da, beste pertsona, erakunde edo aginte batek…
Libertinajea (definizioa)Libertinajea norberak nahi duena egiten dueneko jokabidea da, hots beste pertsonak eta instituzioak, arau moralak eta legalak, errespetatu gabe. Askatasunarekin alderatu ohi den kontzeptua da: oinarrizko eskubidea den…
Klandestinitatea eta klandestinoaKlandestinoa (latinezko clandestinus adjektibotik, "ezkutukoa") aginteari eta legeari itzuri egiteko ezkutuko eta sekretupeko jokabideak eta ekintzak izendatzeko erabiltzen den hitza da, bereziki jokabide horiek disidentzia politikoarekin zerikusia badute;…