Anarkismoa

Anarkismoa askatasun indibiduala aldarrikatuz eta gizartearen eraketa adostasunez eta autogestioz egin daitekeela baieztatuz, agintea eta boterea, bereziki hierarkikoa, arbuiatzen dituen teoria politikoa da. Aldi berean, praxis politiko iraultzailea ere bada, egun nagusi kapitalismoaren baina halaber agintean oinarritzen diren sistema politiko guztien aurka, maiz ekintza zuzena justifikatuz. Ideologia utopikotzat ere hartu da, gizakien arteko berezko harmonia aldarrikatuz, eta printzipio anarkisten arabera eratutako komunitateak eratu izan direnez, harmonia hori garatze aldera. Politikaz haraindi, anarkismo filosofiko eta literarioa ere bada, ezagutzaren eta artearen oinarriak ukatuz, jarrera eszeptiko baten bitartez eta artean erabateko askatasunez jokatuz. 1

Ikus, gainera

Erreferentziak

1.
Anarchism. Stanford Encyclopedia of Philosophy. https://plato.stanford.edu/entries/anarchism/. Eskuratua urriak 22, 2017.