Anatozismoa (antzinako grezierazko ana, "berria", tokos, "produktu, interes", hitzetatik) kreditu, mailegu edo orokorrean zor bati buruzko interes edo korrituak garaiz ordaindu ez diren kasuetan, zenbateko eta korritu horiengatik korritu gehigarriak ordaindu beharreko obligazioa da. Hainbat herrialdetako ordenamendu juridikoetan jasotako aukera da.
Loturiko artikuluak
LukurreriaLukurreria dirua mailegatzeagatik gehiegizko interesa edo korritua ordainaraztea da. Zentzu ekonomikoa baino, zentzu moral eta juridikoaduen terminoa da. Hain zuzen, historian lukurreria gogor gaitzetsi den jokabidea da, bereziki…
Ordenamendu juridikoaOrdenamendu juridikoa herrialde batean eta garai jakin batean indarrean dauden arau juridikoen multzoa da. Espainian, ordenamendu juridikoaren iturriak dira legea, ohitura eta zuzenbidearen printzipio orokorrak. Ordenamendu juridikoaren ikuspegi…
Interesak (korrituak)Interesa edo korritua dirua maileguan hartzeagatik, beste batek denbora uzteagatik alegia, ordaindu beharreko prezioa da. Beraz, diruaren alokairua dela esan daiteke, dirua aldi baterako erabiltzeagatik. Hainbat kontsiderazio argudiatu dira interesa…