Anaximandro (ca. K.a. 610 - K.a. 546) Antzinako Greziako jakintsu eta pentsalaria izan zen, filosofo presokratiko batzuk biltzen dituen Miletoko eskolakoa, Tales Miletokoaren ikaslea eta Anaximenesen irakaslea. Bereziki ezaguna da apeiron delakoa ("infinitu" edo "mugagabea") guztiaren arkhe edo "printzipio" eta jatorri gisa definitzeagatik. Horretaz gainera, Lurrari eta unibertsoko beste argizagiei buruz plazaratu zituen teoriengatik ere da ezaguna. Garaiko munduaren lehen mapa ere berari zor zaiola aipatzen da. Hala ere, bere bizitzari eta lanei buruz beste filosofoek egindako aipamenak bakarrik dakizkigu, haren lanetatik bertsotan jarritako zati labur bakarra gorde denez.
Loturiko artikuluak
AnaximenesAnaximenes Miletokoa filosofo presokratikoa izan zen, Miletoko eskolakoa eta Anaximandroren ikaslea. Anaximandrok eta Talesek bezala, arkhe edo unibertsoaren printzipioaz hausnartu baina, haiek ez bezala, arkhe-a airea zela ondorioztatu zuen,…
Tales MiletokoaTales Miletokoa (Mileto, ca. K.a. 624 - ca. K.a. 545) antzinako greziar filosofoa da, lehena arkhe edo munduaren printzipioaz hausnartu zuena. Hain zuzen, ura hartzen zuen guztiaren oinarritzat, eta…
PresokratikoakFilosofo presokratikoak Mendebaldeko tradizio filosofikoan historiako lehen filosofoak dira, munduari buruz hausnarketa modu berri bati ekin ziotenak, batez ere arrazionaltasuna, logos delakoa, txertatu zutelako haien argudioetan, aurretik nagusi…