Anaximenes

Anaximenes Miletokoa filosofo presokratikoa izan zen, Miletoko eskolakoa eta Anaximandroren ikaslea. Anaximandrok eta Talesek bezala, arkhe edo unibertsoaren printzipioaz hausnartu baina, haiek ez bezala, arkhe-a airea zela ondorioztatu zuen, mugagabea eta etengabeko mugimenduan denez.