Androginia (definizioa)

Pertsona bat androginoa (antzinako grezierako, andros eta gyne hitzetatik, "gizon", "emakume")dela esaten da, gizonari nahiz emakumeari dagozkion ezaugarriak biltzen dituenean. Bereizi egin behar dira androginia eta hermafroditismoa: hermafroditismoa aldi berean bi sexuetako sexu-organoak dituen pertsonaren (eta orkorrean, izaki bizidunaren) ezaugarria da, baina androginia sexu-organokoak ez diren ezaugarri fisikoak eta psikologikoak biltzen ditu.

Erlijio, mito eta kultura batzuetan androginia ezaugarri jainkotiar eta sakratutzat hartu da, Lurraren eta Unibertsoaren bi indarrak, maskulinoa zein femeninoa, lotzen dituena. Androginia Platonen Oturuntza lanean aipatzen da esplizituki lehen aldiz.