Artean, animazioa elementu finkoen sorta edo segida da, espazioan nahiz denboran zehar banatuak, eta mugimendua iradokitzen dutenak. Espazioan zehar gertatzen denean, animazioaren antolaketak begirada elementu batetik bestera pasatzera eraman edo beharzten du, segida moduan. Denboran zehar burutzen denean, pantaila batean irudi finkoen multzo bat, gehienetan elkarri lotutakoak, bata bestearen segidan proiektatuz lortzen da, pixilazioaren (objektu eta pertsonak erabiltzen direnean) edo marrazki bizidunen (marrazkiak erabiltzen direnean) bitartez.
Loturiko artikuluak
Zazpigarren arteaZazpigarren artea zinemari ematen zaion metonimiazko izendapena da, arte tradizionalen zerrendatik haratago lehena. Riccioto Canudo zinema kritikoa (1879-1923) izan zen 1911 urtean esamoldea baliatu zuen lehena, Zazpi Arteen…
Akuarela edo urmargoaAkuarela edo urmargoa pigmentoari ura eta gai itsaskor bat gehituta (Arabiako goma, esaterako) sortzen den soluzioarekin margotzen duen margo-teknika da. Tamaina txikiko paper edo kartoi zuri edo argiaren gainean…
Freskoa (artea)Artean, freskoa horma batean margotzeko teknika bat da, non igeltsuz eta itsasgarriz prestatutako ore bat, freskoa alegia, prestatu eta hormaren gainean jartzen den; horren gainean margotuz igeltsua kolorearekin…