Aniztasuna

Soziologian eta hezkuntzan, aniztasuna pertsonak eta gizataldeak desberdinak izatea onartzea da, besteak diren bezalakoak ikustea eta ez bat gehiago bezala, diferentziak errespetatuz, bazterkeria saihestuz eta elkarrekiko bizikidetza landuz. Bereziki hezkuntzan erabilitako kontzeptua izan da, hezkuntzaren printzipioak eta eguneroko praktikak gidatu behar dituen errealitate eta irizpide moduan, ikasleak trebetasun ezberdinetakoak eta behar ezberdinak dituztela onartuz, ikasleen ikuspegi homogeneoa baztertuz, baina aldi berean hezkuntzan ikasleen berdintasuna bermatuz. 1

Erreferentziak

1.
Cuando se habla de diversidad ¿de qué se habla? Una respuesta desde el sistema educativo. Revista Interamericana de Educación de Adultos. http://www.crefal.edu.mx/rieda/images/rieda-2012-1/contrapunto2.pdf. Published 2012.