Anomaliak

Anomalia (antzinako grezierazko ἀνωμαλία hitzetik, anomalia , «irregulartasuna») normaltasunarekin edo berez izan beharko litzatekeenarekin bat ez datorren gertakari, zirkunstantzia edo fenomenoa da:

  • Zientziaren filosofian, anomaliak teoria zientifikkoarekin bat ez datozen datu, egitate edo fenomenoak. Teoria bati buruzko anomaliak ugaldu edo nabarmendu egiten direnean, teoria kolokan jarri edo anomaliak hobeto esplikatu edo normalizatu egiten dituen teoria baterako bidea zabaltzen dute.
  • Kontuen auditorian, anomaliak kontabilitatean atzematen diren akats eta okerrak dira, baina hala ere kontabilitate osoaren fidagarritasuna kolokan jartzen ez dutenak.