Antiperistasia

Filosofian, antiperistasi terminoa aurkako bi faktoreen arteko erlazioa da, bata indartuz bestea ere indartzen denean. Aristotelesek mugimendua antiperistasu kontzeptuaren bitartez azaldu zuen; adibidez, harri bat airera botatzean, aurrerako mugimenduak aurrera egitean atzera bidaltzen den airearen indarrak berak eragiten du; horrela, zenbat eta biziagoa mugimendua, sortzen aire gehigarriaren indarrak gorago mugituko du harria. Gaur badakigu mugimendurako hipotesi hori guztiz okerra dela.

 


Artikulu hau honela aipatu: Sarasola, Josemari, "Antiperistasia"; Gizapedian, urria 24, 2018, https://gizapedia.hirusta.io/antiperistasia-antiperistasi/.