Antisorkuntza eta antisorgailuak

Antisorkuntza sexu harremanetan ernalketa eta haurdunaldia eragotzi egiten duten metodo eta gailuen garapen, plangintza, hornikuntza eta erabilera da, maila pertsonalean nahiz osasun publikoaren aldetik, familia plangintzaren eta jaiotza kontrolaren atal nagusietako bat. Horren barruan, antisorgailuak ernalketa eta haurdunaldia eragotzi eta saihesten duten gailuka dira, hala nola kondoia, baginako eraztuna eta pilula antisorgailua.