Antitesiari buruz figura erretoriko gisa jakiteko, ikus Antitesia (erretorika).
Filosofian, antitesia baieztapen (tesi) bati egiten zaion ukapen, errefutazio, kontraetsenplu edo salbuespena da, tesia faltsutu edo gezurtatzeko erabiltzen dena. Hegelen dialektikan, antitesia tesiarekin batera jartzen da, eta sintesi berria sortu, aurrerabidea ahalbidetzen duena, infinituraino. Antitetikoa beste zerbaiten antitesi moduan planteatzen den horren ezaugarria da.
Adiera arruntean, zerbaiti buruz guztiz aurkakoa den hori izendatzeko ere erabiltzen da. Adibidez, pertsona beste pertsona baten antitesia dela esaten denean, guztiz ezberdinak direla adierazten da.
Loturiko artikuluak
ErrefutazioaErrefutazioa baieztapen, konklusio, argudio edo teoria bat faltsua edo okerra frogatu edo erakusten duen argudio edo froga da. Hizkuntzalaritzan, baieztapen bati buruzko desadostasuna adierazteko erabiltzen den esaldia ere…
Esentziala eta akzidentalaGauza baten propietatea ezinbestekoa denean gauza hori existitu eta dagokion bezala sailkatu eta izendatzeko, propietate hori esentziala dela esaten da. Propietate hori gauza existitzeko beharrezkoa ez denean, gerta…
KontraetsenpluakKontraetsenplua kasu guztietarako baieztapen orokor bat faltsutu edo gezurtatu egiten duen banako kasu berezi bat da. Bereziki matematikan frogapenak egiteko edo, hobe esanda, teoremak gezurtatzeko erabiltzen den argudio logikoa…