Antitesia (erretorika)

Antitesia (antzinako grezierazko  ἀντίθεσις, antíthesis, hitzetik, literalki 'kontrajartzea') aurkako esanahia duten bi hitz, esamolde edo esaldi lotzean datzan estilo-figura da, adierazitakoa nabarmendu edo adierazkortasuna lortu nahina. Adibidez, "pauso txikia gizon batentzat, pauso handia gizadiarentzat", Neil Armstrong astronautak Ilargia lehen aldiz zapaltzean esandakoa. Antitesia ez da oximoronarekin (kontraesana ondoko bi hitzen artean, "ur lehorra" adibidez) eta paradoxarekin (kontraesankorrak diren bi ideia batera jarri, "diru gehiago izateak pobreago egingo zaitu" adibidez).