Antrakologia

Antrakologia (antzinako grezierazko anthrachos hitzetik, "ikatza") aztarnategi arkeologikoetan nahiz naturako sedimentuetan aurkitutako egur ikatzak, suteen ondorioz sortutakoak, eta egur aztarnak ikertzen dituen jakintza-arloa da. Horren baitan, pedoantrakologiak paleozoruetan, giza testuinguruetatik eta beraz arkeologiaren eremutik kanpo, aurkitzen diren ikatzak aztertzen ditu. Antrakoanalisiak egur ikatzen identifikazio botanikoa egiten du. Antrakologiak, karpologiarekin eta palinologiarekin batera, arkeobotanika izeneko diszipina osatzen du.

Erreferentziak