Antropizazioa

Antropizazioa gizakiok ingurumenean edo horren atal jakin batean eragindako eragin eta itxuraldaketen multzoa da. Hainbat eratara uler daitekeen kontzeptua da; batzuen arabera ingurumenaren degradazioari soilik aplikatu beharreko kontzeptua den bitartean, beste batzuentzat gizakiak naturan eragiten duen aldaketa oro litzateke, eta horrela paisaian eragindako aldaketez gainera, hala nola nekazaritzaren ondorioz eragindako landarediaren hautaketa, abereen etxekotzea eta ur ibilguen erregulazioa. Edonola ere, gizakia eta natura banandu egiten dituen kontzeptua da, gizakia naturari zerbait ebatsi egiten dion eragile moduan ikusten duena, Prometeoren mitoari jarraiki. Ildo horretatik, antropizazioaren hasiera Neolitikotik letorke, gizakiak lurrak nekazaritzarako eta abeltzaintzarako eraldatzearekin batera, naturatik bereizten hasten denean. 1

Erreferentziak

1.
Antropización. Hypergeo. http://www.hypergeo.eu/spip.php?article316. Eskuratua 2018. [Source]