Antropoteknika

Antropoteknika edo, pluralean ere erabilia, antropoteknikak, Peter Sloterdijk alemaniar filosofoak garatutako kontzeptua, gizakiek beste gizakiak eta gizaki bakoitzak bere burua moldatzeko teknikak (zentzu zabalean, antolakuntzak, kulturak, ...). Moldaera hori naturatik bereiztearren burutuko litzateke, gizakien inguruan esferak (zentzu hertsienean batzuetan, inguruan espazioan itxiz) eratuz. Michel Foucault frantses filosofaren biopolitika kontzeptuarekin lotu izan da.