Antropozenoa

Antropozenoa gizakiak Lurraren kondizio fisiko, geologiko eta biologikoetan eragina dueneko aroa da, hala nola paisaiak aldatuz, beste espezieen hedadura mugatuz eta baita desagerraraziz ere, eta aldaketa klimatikoa sortuz. Adiera zabalean, giza jarduerak planetan duen eraginen multzoa da. Batzuen arabera, duela 14.000 urte abiarazitako aroa da, mamuten desagerpenarekin batera, ehizaren ondorioz; beste batzuen arabera berriz,  Industria Iraultzarekin batera hasitako garaia, orduan hasi zirelako nabarmentzen gizakiak ingurumenean zuen eragina.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, anthropocene; gaztelaniaz, antropoceno.