Antropozentrismoa

Antropozentrismoa gizakia munduko elementu zentrala baieztatu eta oinarritzat hartzen duen ikuspuntu filosofikoa da, zeinaren arabera gizakia munduaren izaki nagusia den eta gizateriaren helburuak, asmoak, idealak eta interesak landare, animalia eta naturako beste elementu guztien gainetik jartzen diren. Antropozentrismoaren sustraiak judaismoan eta kristautasunean daude, non gizakia Jainkoaren irudi eta antzeko sortua den. Erliijoa baztertuz,  filosofiaren historian aurkitzen dira antropozentrismoaren aldeko argudio zenbait, hala nola Aristotelesengan eta Kanten filosofia moralean; egun ere, antropozentrismoa ingurumenaren etikan zeharo txertaturik dagoen joera da, ingurumenarekiko begirunea eta zaintza gizakiaren interesen arabera baloratzen delako gehienetan.1

Erreferentziak

1.
Boslaugh SE. Anthropocentrism. britannica.com. https://www.britannica.com/topic/anthropocentrism.