Antzerkia

Aktoreak antzerki lan bat antzezten. Kredituak: Misia Sert.

Antzerkia solasaldi edo bakarrizketa moduko literatura lanak (antzezlanak) publiko baten aurrean irudikatu (antzeztu) egiten dituen arte eszenikoa da, lan horien diskurtsoa, gorputzaren mugimendu, jokabide, jestu eta aurpegierekin nahiz musika eta eszenografia batekin konbinatuz. Antzerkia lan horiek osatzen duten genero literarioa da, nahiz lan horien antzezpena bera. Lan horien diskurtsoa publikoaren aurrean antzezten dutenak antzezle edo aktoreak dira. Hitzik gabeko antzerkia ere badago, pantomima izenekoa, istorioa mimikaz, gorputzaren mugimenduz eta jestu hutsez, irudikatzen duena. Zinema antzerkiaren aldaera moduan sortu zen, gerora izaera propioa hartu duen artea bada ere (ikus, zazpigarren artea).

158 hitz
Kategoriak