Antzerkiratzea

Antzerkiratzea, antzerki moldaketa edo teatralizazioa jatorrian antzerkia ez den genero bateko obra bat (eleberria, abestia, dantza, ...) antzerki moduan prestatu eta publiko aurreran erakustea da. Bi helburu izan ditzake: alde batetik, jatorriko obrarena ez den beste publiko baten aurrean erakustea, eta bestetik, jatorriko obra beste era batera aurkeztea, estiloa, forma eta edukia ere aldatuz.