Aparteko orduak edo ordu estrak langileak bere lanaldi arruntetik kanpo burutzen dituen orduak dira. Lanaldia kontratuan edo hitzarmen kolektiboan ezartzen da, eta eguneko, asteko nahiz urteko izan daiteke. Horrela, adibidez, langile baten kontratuan astean 40 ordu baino gehiago ezin dituela egin ezarrita badago, 40 ordutik aurrera egiten dituen orduak aparteko ordutzat har daitezke. Aparteko orduek lanaldi arrunteko orduek baino ordainsari handiagoa izaten dute, eta langileari gainsoldata ekartzen diote ondorioz. Halaber, borondatezkoak izaten dira, baina kasu batzuetan langileak ezinbestean bete behar ditu, konponketa bat bukatu den kasuetan esaterako, betiere arauz jarritako dagoen muga gainditzen ez bada.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, overtime hours; gaztelaniaz, horas extraordinarias.
Loturiko artikuluak
Ustiapeneko gastuak eta aparteko gastuakUstiapeneko gastuak enpresa bati bere jardueran sortzen zaizkion gastuak dira. Adibidez, altzariak egiten dituen enpresa batentzat ustiapeneko gastua zuraren kostua, ordaintzen diren lanorduak, makineriako gastuak eta antzekoak lirateke.…
Estrategiak (enpresa)Enpresan, estrategia plangintzan zehazturiko xede eta helburu globalak betetze aldera enpresak garatzen duen ekintza-plan orokorra, bere baliabideak nola garatu eta ahalmenak nola bideratu zehazten duena, ekintza plan oroko…
Internalizazioa (enpresa)Agian kostuen internalizazioa bilatzen ari zinen. Internalizazioa (insourcing izenez ere ezaguna) enpresa batek kanpoko bati kontratatzen dizkion lan eta zerbitzuak bereganatzea da, enpresako langileek beraiek burutu ditzaten. Esternalizazioaren…