Apartzeria

Apartzeria (latinezko ad partiarius esamoldetik, literalki partekaturik) funts izeneko landa eremu baten alokairu-kontratua da, alokairutzat landa eremutik eskuratzen diren etekinen zati bat duena, alokatzailearen eta maiztearren artean adostua. Hala, diruzko alokairua baino bidezkoagoa dela esan liteke, alokatzaileak eta maizterrak arriskua partekatzen egiten dutelako, alokatzaileak funtsak ematen dituen etekinen zati bat soilik hartzen duelako, asko edo gutxi izan daitekeena, diru kantitate finko baten ordez. Historian garrantzi handia izan du Espainian, Italian, Grezia, Balkaneetan eta Errusian.