Filosofian, proposizio apodiktikoak ezinbestean, inongo baldintza bete beharrik gabe, egiazkoak diren proposizioak dira. Aristotelesek proposizio apodiktikoak, beti egiazkoak direnak, eta dialektikoak, eztabaidagai direnak, bereizi zituen. Proposizio apodiktikoak garatzeko metodologia eta proposizio apodiktikoetan oinarritutako ezagutzari apodiktika deitzen zaio.
Aristotelesek ezagutzara heltzeko metdologien barruan eristika, apodiktika eta dialektika bereizi zituen. Kantek berriz, proposizio apodiktikoak, baieztapen beharrekoak, proposizio asertorikoak, errealitateari buruzkoak, eta kontingentziazko proposizioa, posibilitatea dutenak, bereizi zituen.
Loturiko artikuluak
Gardenki: Immanuel KantImmanuel Kant (1724-1804) Aro Modernoko filosofo handiena izan zen. Arrazionalismoa eta enpirismoa uztartuz, zer ezagut dezakegun, nola jokatu behar dugun eta bizitzan zer espero behar dugun galderei zorrotz…
ProposizioakProposizioak egia-balioa duen zerak dira, egia zein faltsua izan daitezkeenak. Horien baitan sinesmenak eta zalantzazkoa dena ere sartzen dira. Adibidez, "euria ari du", "bihar euria egingo du" (oraingoz…
TautologiakLogikan, tautologia edozein kasutan egiazkoa den proposizio bat da, proposizioko gaiak egia zein faltsuak izanda. Adibidez, "etxera joango naiz ala ez naiz joango" tautologia bat da, beti egia…