Apokatastasia

Apokatastasia (antzinako grezierazko ἀποκατάστασις hitzetik, "berrezarpena", "gauzak bere lekuan jarri") gauzak euren jatorrizko printzipio edo hasierako egoerara itzultzea da. Grezierazko adiera arruntean gaixo bat sendatu, lapurtutako zerbait jabeari eman zein astroak euren lehengo kokapenera itzultzea adieraz dezake. Filosofian, betiereko itzuliaren sinonimo gisa erabili da. Gottfried Leibniz filosofoak (1646-1716) Apokatastasis panton izenburuko saiakeraren zirriborroa idatzi zuen 1715ean, non denbora aski luzea igarota, pertsona berdinak biziko liratekeen, eta egoera eta zirkunstantzia berdinetan.

Kristau teologian berriz, Origenes kristau teologo eta Elizaren aitak (185-254) ezarri zuen doktrina da, zeinaren arabera denbora guztien amaieran, guztiok, bekatari izan ala ez, Jainkoarekin bat egingo dugun. Itun Berrian ere agertzen da, berritze espiritual moduan eta Kristoren itzulera eta iragarpen guztien gauzatzea adierazteko.

Erreferentziak