Apokrifoak (antzinako grezierako ἀπόκρυφος , apókryphos, « ezkutua ») egile edo jatorri ezezagun edo zalantzazkoa duten lan idatziak dira. Artelanei ere aplikatzen zaie. Faltsuak diren, akatsak dituzten eta kanon bati jarraitzen ez dioten testuak eta lanak, eta horrexegatik batzuetan baztertuta edo ezkutuan eduki direnak, izendatzeko erabiltzen den izenondoa ere bada. Maiz, Bibliako apokrifoak aipatzen dira, argitaratutako Biblia batetik kanpo uzten diren testu eta liburukiak, kanonetik kanpo uzten direnak alegia, antzina edo beste kanon batzuetan testu haiek onartzen baziren ere.
Loturiko artikuluak
Asianismoa eta atizismoaAsianismoa eta atizismoa Antzinaroko erretorikako eta poetikako aurkako bi estilo dira. Asianismoa estilo apaindu eta barrokoa izan zen, Asiatik eratorria, izenak berak adierazten duen bezala; gaitzetsitako estiloa izan…
Patetismoa eta patetikoaPatetismoa larritasun eta oinazezko egoera da, hunkidura handia sortzen duena. Patetikoa, berriz, larritasun eta oinazea dakartzan hura da. Adibidez, oinazea eta larridura erakusten dituen arte irudia patetikoa dela,…
Naturalismoa (literatura)Agian, naturalismo filosofikoari buruz jakin nahi duzu. Naturalismoa XIX. mendeko azken hamarkadetan garatutako literatura mugimendua izan zen, muturreko errealismoa, errealitatea xehetasun osoz deskribatuz, eta erabateko objektibitatea bilatzen zituena,…