Aporiak eta aporetikoa

Logikan, aporia (antzinako grezierakzo ἀπορία hitzetik, «oztopo») paradoxa batera daraman arrazonamendua da, adibidez, Zenon Eleakoaren aporiak, non mugimendua ezinezkoa dela frogatzen den ustez, zentzumenek erakusten digutenaren aurka. Antzinako Grezian beste zentzu bat hartzen zuen; aporia problema edo bilaketa batean gertatzen zen oztopoa zen, aurkakoak diren arrazonamendu edo iritziak daudenean sortzen dena; adibidez, Platonen Eutifron solasaldian Eutifronek etsi egiten du azkenean errukia definitzeko saioei Sokratesek jartzen dizkion argudio eta oztopoen aurrean. Aporiari dagokiona aporetikoa dela esaten da.