Apostasia eta apostatak (definizioa)

Apostatak norberaren inesmenak, printzipioak, ideiak eta iritziak baztertu egiten dituzten pertsonak dira. Bereziki euren erlijioa uzten duten pertsonak izendatzeko erabiltzen da. Apostasia (απο , apo, ”kanpo, at” eta στασις, stasis,  “jarri”, hitzetatik, eta beraz kanpoan jartzea adieraziko luke literalki) sinesmen edo ideia horien baztertzeari deritzo. Erlijio zenbaitetan guztiz gaitzesten den ekintza da apostasia, esaterako islamean, non heriotzarekin zigortzen den; kristau elizetan bekatutzat hartzen da orokorrean.