Apoteosia

Apoteosia Antzinako Grezian eta Erroman heroiak, erregeak, printze, printzesa eta beste gizaki dohatsu, ospetsu eta nabarmenak jainko bihurtzeko ospatzen den zeremonia da. Hedaduraz, apoteosia jainko bilakatzeari berari ere deitzen zaio, deifikazioari alegia.

Hizkera arruntean, apoteosia antzerki, musika emanaldi edo beste ozpakizun bateko momentu gorena da. Halaber, pertsona bati egin zaion gorespena ere bada.