Apreziazioa

Agian, apreziazio terminoa metrologian duen esanahia bilatzen ari zinen.

Ekonomian, apreziazioa ondasun batek denboran zehar duen balioaren gehikuntza da. Depreziazio terminoaren aurkakoa da. Bereziki, dibisa merkatuan erabiltzen den terminoa da: dibisa baten apreziazioa beste dibisa baten aldean duen balioaren gehikuntza da. Adibidez, euroak 1.10$ balio izatetik, 1.20$ra pasatzean, euroa dolarraren aldean apreziatu egin dela edo balioa irabazi egin duela esaten da.