A priori ezagutza eta a posteriori ezagutza

A priori ezagutza eta a posteriori ezagutza epistemologia ezagutza motak sailkatzeko erabiltzen diren kategoriak dira. A priori ezagutza (literalki "aldez aurretikoa") arrazoimen hutsean oinarrituta eratortzen den ezagutza mota da, esperientzia erabili gabe sortu eta gertatzen dena. A posteriori ezagutza berriz (literalki "ondorengoa"), esperientzian oinarritzen dena da. A priori eta a posteriori ezagutzen arteko bereizketa egin zuten filosofoen artean David Hume eta Immanuel Kant daude.

Ikus, gainera