Politikan, apurketa edo apurtzea indarreango sistema politikoa gainditu eta erregimen politiko berri baterako proposamen, garapen eta gauzatzea da. XXI. mendean, Espainiako nazio periferikoetan, bereziki Katalunian, landutako kontzeptua izan zen, Kataluniako subiranotza lortzeko Espainiako marko konstituzionala eta bide batez 1978ko erregimena gainditu beharrarekin loturik, herriari erabakitzeko eskubidea mugarik gabe emanez, hots apurketa demokratikoa proposatuz.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, ruptura.
Loturiko artikuluak
Erregimen politikoakErregimen politikoaren kontzeptua lausoa eta anitza da, eta beste kontzeptu batzuekin nahastu izan da, hala nola sistema politikoarekin. M. Duverger-en definizioa landuz (1963), erregimen politikoak herrialde bat diharduten…
78ko erregimena78ko erregimena Espainiako Trantsizioaz geroztik Espainian indarrean dagoen sistema politikoa izendatzeko (ikus, baita ere, erregimen politikoa) 2010eko hamarkadaz geroztik ezker politiko erradikaletik aipatzen den termino gaitzesgarria da. Horren…
Errenta-politikaErrenta-politika gobernuek aurrera eramaten dituzten politika ekonomikoetako bat da. Familien eta beste agente ekonomikoen errentan nahiz faktore desberdinen arteko errentaren banaketan eskuhartzea bilatzen du. Horretarako dituen tresnen artean…