Arantzelak

Arantzelak herrialde batek gehienetan inportazioei ezartzen dizkien muga-zergak dira. Esportazioei eta beste herrialde batetik beste batera herrialde propiotik pasatzen diren salgaiei ere aplika dakieke.

Bi motako arantzelak bereizten dira:

  • balio erantsiko arantzelak edo ad valorem arantzelak, salgaien balioaren portzentaje moduan kalkulatzen direnak;
  • arantzel espezifikoak, salgaien pisuaren edo bolumenean oinarrituta kalkulatzen direnak.

Arantzelak herrialdeen politika komertzialaren tresnak dira: protekzionismoa indartu nahi duen herrialde batek arantzelak gehitu egingo ditu; eta nazioarteko merkataritza indartu nahi duena, abantaila konparatiboak eskuratzeko, ezabatu edo murriztu egingo ditu.