Ekonomia eta finantzetan, arbitrajea gertatzen dela esaten da merkatu batean irabaziak arriskurik gabe lortu daitezkeenean. Arbitrajearen adibide bat, aktibo bat toki batean erosi eta une berean beste batean saltzeko aukera da, saltzeko prezioa erosteko prezioa baino garestiagoa izanik. Informazioa arina eta perfektua denean, arbitrajerako aukerak murritzak, eskala txikiak eta une labur eta jakin batzuetan soilik gertatzen dira, arbitrajerako aukera probesten duten eragile edo agenteen jardunak toki edo eremu desberdinetako prezioak berdindu egiten dituelako. Beraz, arbitrajerako aukera prezio bakarraren legearen salbuespenak besterik ez lirateke izango.
Loturiko artikuluak
EkonomiaEkonomia gizabanakoaren nahiz gizartearen beharrizanak eta nahiak arrazionalki nola betetzen diren aztertzen duen zientzia da, bereziki ekoizpenari, trukatzeari eta kontsumoari buruz. Hain zuzen ere, beharrizan eta nahi horiek…
Ekonomia estatikoa eta ekonomia dinamikoaEkonomia estatikoa denbora kontuan hartzen ez duten eredu ekonomikoen ikuspuntua da. Ekonomia dinamikoak, berriz, aldaketa ekonomikoak nola gertatzen diren aztertzen du, orekara heldu arte. Beste alde batetik, ekonomia…
Gizarte ekonomiaGizarte ekonomia edo ekonomia soziala elkartasunak, eta ez irabazteko asmoak, gidatutako ekoizpen eta banaketa-harremanen multzoa da. Horrekin batera, kudeaketa demokratikoa eta autonomia izaten dira ekonomia sozialeko erakundeen beste…