Arbitrajea (zuzenbidea)

Agian, arbitrajea kontzeptu finantzario eta ekonomiko gisa bilatzen ari zinen.

Zuzenbidean, arbitrajea bi alderdien arteko auzia epaitegietara jo gabe ebazteko modu bat da, auziari buruzko erabakia, laudo izenekoa, arbitro izeneko pertsona edo organo baten esku utziz. Abantaila moduan, arbitrajea prozesu judiziala baino azkarragoa, malguagoa eta merkeagoa. Arbitrajea proposatuta, bi alderdiek onartu behar dute, baino behin onartuta derrigorrez bete behar dute arbitroaren laudoa. Ohiko praktika da nazioarteko merkataritzan.