Ekintza edo erabaki bat arbitrarioa dela esaten da arrazoitik at hartu denean, taxuzko irizpide edo printzipiorik gabe eta nahieran. Testuinguru zehatzetan ere erabiltzen den terminoa da; zuzenbidean, adibidez, arbitrariotasuna legeak eta printzipio juridikoak kontuan hartu gabe epaiak eman edo erabaki juridikoak hartzea da, nahieran, eta beraz epaileei eta orkorrean administrazio publikoari dagokien ezaugarria da. Hizkuntzalaritzan, berriz, arbitrariotasuna hizkuntza-zeinuaren ezaugarria da, adieraziaren eta adierazlearen arteko loturari buruz.
Loturiko artikuluak
Adierazlea eta adieraziaAdierazlea eta adierazia semiotikan, erran nahi baita hizkuntza-zeinuaren teoriaren baitan, bereizitako kontzeptuak dira. Adierazlea hitza bera da, adierazia hitzak adierazten duena den bitartean. Adibidez, "etxea" esaten dugunean, "etxea"…
Zirkunstantziak eta zirkunstantzialaZirkunstantzia (latinezko circumstantia hitzetik, esanahi berdinarekin, etimologiaz "zutik iraun inguru osoan") norbaitek edo zerbaitek une jakin batean duen egoera edo ezaugarri berezia da, gehienbat egoera edo ezaugarri hori…
Antropikoa eta antropogenikoaAntropiko eta antropogeniko izenondoek (antzinako grezierazko ἀνθρωπικός, anthrōpikós, hitzetik; euskaraz 'giza') gizakiak sortu edo eragindakoari egiten diote erreferentzia. Adibidez, klima aldaketa antropikoa eta lurzoruen higadura antropikoa edo antropogenikoa, gizakiak…