Aretoko politika

Aretoko politika edo saloiko politika politikariek eta bestelako eragileek euren artean modu pribatuan izaten duten jarduna da, instituzio politikoetatik kanpo baina haietako erabakiak osatu, adostu eta finkatzeko asmoarekin. Politika ezkutua dela esan liteke, eztabaida publikotik kanpo egiten dena. Politika horren adibide garbia da lobbying praktika da, korporazio handietako eragile ekonomikoek politikarien erabakiak euren interesetara moldatzeko garatzen dituzten interesdun harremanen multzoa.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, política de salón.