Argimutila

Argimutila, ganderailua edo zutargia kandelak eusteko erabiltzen diren euskarria da, eskuz eramatekoa, mahai gainean zein  lurrean zutik jartzekoa. Liturgia objektu gisa erabili dira, bai judaismoan baita kristautasunean ere. Judaismoan, menora izeneko zazpi besoko argimutila objektu errituala da, Jainkoaren izpiritua eta argikundea adierazten dituena eta judaismoaren ikur bilakatu dena; kristautasunean, Bazkoko argimutilak daraman argia Kristoren beraren argia irudikatzen du. Sinbolo adierazgarri baten gordailua izanik, liturgia objektu izatearekin batera apaingarri eta objektu artistiko ere  bilakatu da historian zehar, Erdi Arotik bereziki. Egun, antigoaleko objektu moduan baloratzen da bereziki. Gaztelaniaz, palmatoria (eskuko kandela bakarreko argimutila), candelero (kandela bakarreko argimutila) eta candelabro (kandela anitzeko argimutila) bereizten dira.

131 hitz
Kategoriak