Argudioak eta argudiaketa

Argudioak premisa izeneko proposizioetatik abiaraziz konklusioetara heltzen diren proposizio-multzoak dira. Argudiaketa ondorio batera heltzearren argudioak emateko modua eta ekintza da. Argudioak egiteko prozesuari inferentzia deritzo, batzuetan konklusioa izendatzeko ere erabiltzen dena. Argudioa zuzena edo baliozkoa izango da, premisak egiazkoak izanda, konklusioa ere egiazkoa denean.

Bi motako argudioak bereizten dira: argudio deduktiboak, non premisek oinarri askia ematen duten konklusiora heltzeko; eta ez deduktiboak (induktiboak, bereziki), konklusioa guztiz ziurra edo baliozkoa ez denean.