Arimen transmigrazioa

Arimen transmigrazioa, besterik gabe transmigrazioa ere deitua, gorputza hiltzean arima beste gorputz batera igarotzen delako sinesmen edo ideia da. Antzinako eskola filosofikoetan eta erlijioetan maiz agertzen den sinesmena da, eta gaur egun funtsezko dogma da hinduismoan eta budismoan, besteak beste. Judaismoak, kristautasunak eta islamak berriz, ukatu egiten dute transmigrazioa.