Arkadia (locus amoenus)

Konstantin Makovsky (1839–1915) margolariaren "Arkadia Zoriontsua" margolana. Arkadia utopia naturalistaren alegoria da.

Literaturan eta artean, Arkadia eskualde utopikoaren alegoria da, locus amoenus bat alegia, naturarekin harmonian bizitzeko tokiaren metafora, paradisu baten parekoa, zibilizaziotik urrun. Greziako eskualde menditsua da, Peloponesoko penintsulan, ondoko eskualdeetatik isolatu samarra; hori dela eta, Antzinako Grezian garaiko gerretatik aparte geratu zen eta nekazaritza eta abeltzaintzan oinarritu zuen ekonomia. Greziar mitologian, Pan baso eta zelaien jainkoa Arkadian bizi da, ninfez inguratua. Hartara, eskualdearen errealitatea zein mitoa izan ziren metaforaren jatorria. Teokrito eta Virgilio, azken hau Bukolikoak direlakoetan, izan ziren Antzinaroan Arkadia paradisu moduan deskribatu zuten lehenak; mitoa Berpizkundean berreskuratu zen Jacopo Sannazaro poetaren eskutik eta geroztik idazle eta artista askoren irudimenerako toki eta paisaia espiritual bilakatu da.

Ikus, gainera