Armistizioa

Armistizioa gerran dauden herrialde biren edo gehiagoren arteko borroka.eten iraunkorra da, su-etena baino sendoagoa eta negoziazio baten ondoren adostutakoa eta aginte militar edo politikoek sinatua. Armisitzioa bereizi behar da beraz kapitulaziotik, non herrialde bateko indar militarrek baldintzarik gabe amore egiten duten, et bake-itunetik, gerraren behin betiko amaiera dakarrena.