Arotza

Arotz eta arozgintza hitzek lanbide desberdinak adierazten dituzte euskalkiaren arabera:

  • Bizkaian eta Gipuzkoan, arotza zura lantzen duen pertsona da;
  • Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian orokorrean, arotza errementaria da, burdina lantzen duena.

Bi kasuetan arozgintza arotzaren lanbidea da, zurgintza Bizkaian eta Gipuzkoan, eta errementaritza eta burdingintza, Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian.