Arrazialismoa

Arrazialismoa gizakien artean arrazak bereizi eta hortik ondorio sasizientifiko eta politikoak ateratzen dituen ideologia da. Arrazialismoaren tesi nagusia da arrazak, alegia, ezaugarri fisiko berdinak dituzten gizakien taldeak, existitzen direla. Egitate horrekin nahikoa ez, eta arrazialismotik arraza horiek mantendu edo babestu behar direla iritzi ohi da; aldi berean, arrazialismoak fisikoaren eta moralaren arteko lotura ezartzen da, arrazak eta kulturak parekatuz, eta halaber gizabanakoaren erabakimen askea, haren izaera bere gizataldeak moldatzen duela. Arrazialismoaren ondorio zuzena arrazismoa izan da, arraza batzuk goretsiz eta batzuk gutxietsiz eta arrazen inguruko jakintza politikara aplikatuz. 1

Erreferentziak

1.
Todorov T. Nosotros y Los Otros. Siglo XXI; 2010.